top of page

2012ko urriaren 11n Elai Alai udal aretoan Astra proiektua zer zen azaltzen izan ziren Astrako kide Leire, Oier, Joana eta Jokin.



Esangura dauka aurkezpenak, eurak esan zutenaz gainera, hitzorduaren antolaketagatik. Izan ere, Gernikan bada kultura talde bat elkarrizketa sustatzen aritzen dena. Testuinguru horretan egin zen Astra proiektuaren aurkezpena Elai Alai aretoan. Aretora elkartutako jendearen adin tartea nahiko heldua izan zen; 50 bat andra-gizon, gazte asanbladak eta herriko beste hainbat kultura elkartek zituzten beharrizanetatik eta gogoetatik sortutako kultura espazio publiko baten gauzatzearen berri jakin nahian. Hori ere Astra proiektuaren arrakastaren adibidea da. Astra proiektuak herritarren legitimazioa lortu zuen hasieratik. Lan handia egin zuten hasiera-hasieratik herritarrei euren asmoen berri argi eta era garden baten azaltzeko. Oraindik ere lan horretan dihardue; hau da, zuzenean proiektuan parte hartu ez duten herriko beste eragileekin biltzen hasi dira Astra eraikinaren funtzionamendua zein izango den azaltzen eta parte hatzera animatzen.

Elai Alain egindako proiektuaren aurkezpenean, lau kideek aitortu zutenez, “zazpi urte daramatzagu proiektuan, baina oraindik ez dakigu Astra proiektua azaltzen”. Hala ere, “benetan inportantea” dena, “Astraren arima” da: jendearen parte hartzea, erabakiak hartzeko kudeaketa lana. Diotenez, “beharrizan historikoen irla da Astra. Belaunaldi berri bat herriko azpiegituretatik kanpo geratu zen eta bere lekua topatzen hasi zen”. Horrela ulertu behar da Astrak eragin duen mugimendu parte-hartzailea.

Beharrizan historikoen irla

bottom of page