top of page

A​rratsaldeko 5etan, zapatu batze, Astrako eraikinera joan naiz. Asanblada deitu du Astra Koordinadorak.

Aulkiak borobilean antolatu ostean, bileraren metodologia azaldu dute; aldez aurretik, arbelean idatzita ikusi dugu. Giroa berotzeko eta hitza eskatzeko lotsa kentzeko, jolas bati ekin diogu. Zuhaitzak gara guztiok, baina artza datorrenean gure kontra igurtziko da eta barre egiten duena ere artz bilakatuko da eta era horretan, guztiok guztion kontra igurtzia egin ostean, eta hotza kendu ostean, hasi dugu bilera. Talde bakoitzak eman du egiten ari denaren berri. Azpiegitura taldetik hasita. Atetik beste inor sartu orduko, aulkien borobila zabaltzen dugu, etorri berria ere gure artean eseri dadin. Euskaraz arituko dira bertaratutako guztiak. Ulertzen ez duenari itzultzaile lana egiten dio asanbladako kideren batek.

Plenario informatiboaren ostean, lan talde txikiagotan banatu gara ordu erdiz. Ondoren berriro borobilean eserita, hartutako erabakien berri eman eta ideiak kontrastatuko dira.

Parte-hartuz
Lan dinamika horretara ohituta daude asanbladako kideak. Urte dezente daramatzate horrelan funtzionatzen eta erakutsi dute, gainera, lan taldeak hartu-emanak estutu dituela. 2005ean hasitako prozesu luzeak kanpoaldea guztiz eraberritu duen eraikinetik harago doa. Prozesu parte-hartzaileak hazia erein du barrualdean egiten eta egingo dena gehiago has dadin. Intentzioa, erabakimena, gogoa, ilusioa, elkarlana hori guztia da sormenerako espazio publiko honetan dagoena.


Parte-hartzeko eta erabakiak modu parte-hartzailea ezinbestekoa izan da Astra proietuan. Hasieratik, gehiago, EHUko Parte Hartuz Ikerketa taldearekin harremanetan jarri ziren eta haiekin batera aritzen dira asanbladetan; lan dinamika horixe da prokomunean normal-normal aritzeko giltza.

 

Asanblada,
erabakigune parte-hartzailea

bottom of page