top of page

Gazte Asanbladaren ekimenez, eta Astrarekin batera.​

Astrako eraikina herriarentzako izateko prozesu horretan, Gaztetxea martxan jartzea ere lortu da herrian. Bigarren okupazioaren ondoren, Astrako eraikina atondu zuten gazteek eta kontzertuak, antzerki saioak, hitzaldiak, jai solidarioak eta beste hainbat ekimen gauzatu zituzten bertan. Sasoi oso emankorra izan zen eta herriko gazteek lan talde dinamika garatu zuten. Gauzak horrela, segurtasun arazoengatik eraikina hustu beharra izan zutenean, gazteentzako lokala kudeatu zuten Udalarekin, gazteak kalean ez geratzeko. Adostu zutena izan zen Herri eskola zaharren eraikinera joatea Astrakoak, harik eta fabrika bererabitzeko moduan egon arte.

Eskola zaharra, baina, Hezkuntza Sailari emana zion Udalak, hortaz, ez zen berehalakoa izan erabilera baimena eskuratzea. Hala ere, eta prozesua azkartzeko, gazteek erakina okupatu zuten, Hezkuntza sailak ez baitzuen orduan espazio hura erabiltzen. Bitarte horretan, Gaztetxean egin diren ekimen kulturalei eta tabernako barrari esker lortu dute Astrarentzako beharrezko finantzazioa.

Bide batez, gainera, gazteek eurek Astrako proiektutik aparte antolatzeko aukera izan dute eta gaur egun era autonomoan aritzen dira Gazte Asanbladakoak Gaztetxean, Astra finantzatzen segitzen duten arren.

Gaztetxea finantzabidea

bottom of page